Partida izendun osoa kendu dio Hezkuntza Sailburuak UEUri

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) agerraldi baten bidez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak UEUren zuzeneko dirulaguntza osoa kentzea salatu du. Egoera honek UEUk bere jardueraren azterketa sakona egitera behartzeaz gain, egiturazko murrizketak ere ekarriko dituela adierazi du elkarteak. Hala ere, UEUk tinko azpimarratu du erabaki politiko honek ez duela bere jarduera etengo eta lan egingo duela bere bazkideen, instituzioen eta gainontzeko eragileen babesa jasotzen, orain arteko bere ekarpenak aurrera jarrai dezan.

Prentsaurrekoan UEUko Zuzendariek hartu dute parte: Lore Erriondok, Xabier Isasik, Mikel Aizpuruk, Kepa Altonagak eta Martin Orbek. Etortzerik izan ez badute ere, UEUko gainontzeko Zuzendariek ere sinatu dute agiria: Karmele Artetxe, Inaki Irazabalbeitia, Aitzpea Leizaola eta Baleren Bakaikoa.

Ikusi hemen prentsa oharra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude