Gatazka eguneroko bizitzaren parte da. Etxean, lanean, ikastetxean… gizarteko edozein leku eta egoeretan, egunero, egin behar izaten diegu mota guztietako gatazkei aurre. Gatazka txiki zein handiak izaten ditugu bizitzan zehar. Eta gatazka horiek kudeatzeko bideak ere anitzak izan daitezke, eta beraz, baita gatazka horien ondorioak ere.
Nola bihurtu ditzakegu gatazkak positibo? Nola lortu ditugun gatazkak bortitzak eraikitzaileak izatea?
UEUk Gatazkak bideratzeko estrategiak ikastaroa antolatu du.
- Helburuak: gatazkei erantzun egokia emateko tresnak landuko dira: haserrearen
kontrola, modu asertiboan jokatzeko teknikak, bitartekaritzarako
pausuak… Horrez gain, eskola jazarpena eta ziberbullynga ere landuko
dira, hauen prebentziorako zein konponbiderako gakoak landuko dira. - Metodologia: praktikoa.
- Irakaslea: Aintzane Gascon, DBHko irakaslea eta Berako Toki-Ona institutuko Bizikidetza Batzordeko arduraduna.
- 12 ordu.
- Datak: abenduak 3 eta 10 (bi larunbat)
- Baionan, Baionako Unibertsitatea IUT.
Matrikulazioa zabalik!
Informazio gehiago:
Joseba Manterola
05 59 25 60 56 (hegoaldetik 00 33 559 25 60 56)
iparraldea@ueu.org