Gaixotasun konplexuen genetika ikastaroa.

Diabetesa, obesitatea edota minbizia dira gizakiak pairatzen dituen gaixotasun arruntenetako batzuk. Gaixotasun hauek guztiek osagarri genetikoa dute, eta beraiek garatzeko probabilitatea, hein batean, heredagarria da. Hala ere, gaixotasun horien herentziak ez ditu eredu mendeliarrak betetzen, horregatik, eta inplikatuta dauden aldaketa genetikoak ezagutzea, Genetikaren erronka handienetarikoa da gaur egun.

Gai hau lantzeko, UEUk Gaixotasun konplexuen genetika ikastaroa antolatu du.
Ikastaroaren helburuak dira gaixotasun konplexuen genetikaren oinarri teorikoa
ikertzeko erabiltzen den metodologian hastapena, eta datuen
analisiaren adibide praktikoak lantzea.

Ikastaroa biologian doktore diren 7 ikertzailek zuzenduko dute, eta bizi-zientzietan (Biologia, Biokimika, Medikuntza…) lizentziatura/gradua dutenei edo azken kurtsoetako ikasleei zuzenduta dago.

Ikastaroaren % 60a lanketa teorikoa izango bada ere, gainontzeko % 40a praktikoa izango da, eta zati honetan analisi masiborako lanabes informatikoak ezagutu eta erabiltzen ikasi ahalko dute partehartzaileek. Erabiliko diren software guztiak doakoak dira eta eskuragarri daude online. Horien artean:

  • PLINK, genoma osoko asoziazio genetikorako lanabesa da; genotipo eta fenotipoen informazioan oinarrituta hainbat oinarrizko analisiak modu errazean burutzeko diseinatuta.
  • Bestaldetik, HAPLOVIEW, interfaze bakar baten haplotipoen azterketarako erabiltzen diren hainbat ataza eskainiz, haplotipoen analisia errazteko eta sinplifikatzeko diseinatutako softwarea da. Guztiz bateragarria da HapMap proiektuko datu-sortekin, eta honi esker, modu errazean milaka SNP azter ditzake batera milaka indibiduotan.
  • BABELOMICS ataria, aldiz, informazio transkriptomiko, genomiko eta proteomikoaren ezaugarritze funtzionalerako eta kudeaketarako plataforma integratua da. Datuen analisia ahalbidetzen du, normalizazioa, asoziazio azterketak, taldekatze eta sailkatze mota ezberdinak, predikzioak… gauzatzeko tresnen bidez. Bestetik, informazio hori guztia interpretatzeko baliabideak eskaintzen ditu, datuak funtzioaren zein erregulazioaren ikuspegitik sailkatuz eta antolatuz.

Hau guztia bi larunbatetan (azaroaren 19an eta 26an) landuko da, lehenengo egunean goizez eta bigarrenean goiz eta arratsaldez.

Tokia: Eibar, Markeskoa jauregia
Datak: azaroak 19 eta 26
Ordutegia: 9:00-14:00 eta 15:00-19:00
Izen ematea irekita (azaroaren 11ra arte).

Informazio gehiago:
Mari Karmen Menika
943821426
markeskoa@ueu.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude