Datorren urtean 40. udako ikastaroen edizioa ospatuko dugu!

Aurtengo udako ikastaroei agur esan genien asteazkenean Iruñean.
Ekainaren 27an hasi ginen Eibarren eta Iruñean  amaitu dugu uztailaren 20an.

Lau astean hiru
ikasketa-zentrotan 26 ikastaro eman dira: Eibarren, Baionan eta
Iruñean.
Aurten 35 ikastaro eskaini dira eta horietatik 26 eman, iaz
beste. Hortaz, Iciar pozik agertu da, “krisialdiari aurre eginez, UEUren
helburuak bete direlako”. Izan ere, helburu akademikoek iaz adinako
kopuruei eutsi diete: 26 ikastaro eskaini dira, 320 bat ikasle, eta ia
400 parte-hartzaile
inguru.Horrenbestez, aurtengo UEUren udako
ikastaroak amaitu dira. Datorren urtean, 40. edizioari begira, ikastaldi
berezia iragarri du Irati Iciarrek.

Eitb-ko lantaldeak Iruñeako ikastaroei buruzko  erreportaje bat eskaini du.

http://www.eitb.com/videos/noticias/sociedad/detalle/704960/como-motivar-alumnos/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude