Itziar Salegi, Aromaterapia Etxeko zuzendaria: “Emozioak bizitzari aurre egiteko energiak dira”

Normal
0
21

UEUko udako
ikastaroen harira, “Oreka emozionalerako terapia naturalak” ikastaroko
arduraduna Itziar Salegi izan da. Hainbat diziplinatan aditua dugu: Naturopata,
aromaterapeuta, musikoterapeuta, masajista eta estetizista ere bada. Horretaz
gain, Terapia Naturalen irakaslea eta Aromaterapia Etxeko zuzendaria ere bada.
Ikastaroaren helbururik nagusiena pertsonek, ikastaroko parte-hartzaileek kasu
honetan, oreka emozionala lortzen laguntzea da. Horretarako, lehendabiziko
pausoa emozioak ulertu eta bideratzen jakitea izango da.

 

itziar salegi

“Emozioen oreka mantentzeko, lehenik eta behin,
zeintzuk diren ezagutu egin behar ditugu; bestela, eurek hartzen dute boterea
guregan”,
azaldu du Salegik. Hau da, gure barnean zer ari den gertatzen ez
badugu ulertzen nekez izango dugu oreka emozionalik. Dela frustrazioa, beldurra
edo maitasuna, emozioak ulertu eta bideratzen jakin behar da. Beldurra
sentitzea txarra dela badirudi ere, ez da horrela. Izan ere, beldurra sentitzea
premiazkoa da. Arriskua dagoela adierazten duen abisu bat izan daiteke.
Ondorioz, momentu horretatik aurrera irtenbideak bilatzen hasiko gara.

Emozioak
bizitzari aurre egiteko energiak dira. Frustrazioak, esaterako, informazio asko
ematen digu. Gaizki sentitzen gara. Horrek zer esanahi du? Gure nahi edo desio
bat ez dela gauzatu eta, beraz, irtenbidea bilatu beharrean aurkitzen garela.
Hortaz, frustrazioaren bidez, gure nahiak zeintzuk diren eta zerk mintzen
gaituen jakiten dugu.

Emozioak
bideratzen jakitea arte bat da eta norberari dagokio. Bakoitzaren bizitza gurdi
bat bezalakoa da: norberak darama. Egia da, hala ere, batzuetan emozioak elkar
transmititu edo nahastu egiten direla, orekatzeko nahiz desorekatzeko. Beste
kasu batzuetan, beste pertsonen aholkuak edo esperientziak guretzat
baliagarriak izaten dira dira. Den den, berez norberak egin behar du bere lana.
Laguntzak badaude, jakina, baina norberaren lana da, bestela ez dago ezer
egiterik.

Horretarako,
Itziar Salegik hainbat diziplina eta teknikekin jolasten du. Alde batetik,
gizakia kokatzen saiatzen da. “Hasiera batean norberaren oreka lortzeko gizaki
bezala zer garen eta non kokatuta gauden ulertu behar dugu.
Zientzia orain
paradigma berriak ari da sortzen: dela Fisika Kuantikoan,
Psikoneuroinmunologian… Orduan, gizakiaren eta errealitatearen interpretazio
berriak azaltzen ditut, osotasun horretan gure burua kokatzeko”, azaldu du
Salegik.

Garrantzitsuena,
hala ere, borondatea izatea da, nahia eta konpromisoa. Oreka emozionala
lortzeko hainbat estimulurekin elkarlana eginez, emaitza sakonagoa da.
“Ez
nuke, hortaz, terapia bakarra aukeratuko”, aipatu du Salegik. Ikastaroan,
adibidez, aromaterapia saioa egin dute. Norberak azaleratu nahi zuen emozioaren
arabera, esentziak aukeratu ditu. “Garunari estimulu gehiago bilatzen
badizkiogu,
musikoterapiarekin edo ukimenarekin adibidez oraindik eta efektu
handiagoa lortuko dugu”
. Guk daukagun programazioa aldatzeko eta benetan beste
moduko emozioak gauzatzeko, azkenean entrenatu egin behar gara. Posible dela
pentsatu behar da. Izan ere, pertsona askok biktima bezala jarraitu nahi dute
eta horiei ez die funtzionatuko.

Salegik
terapia naturalak ere erabiltzen ditu: sendabelarrak, elikadura eta gorputz
terapia. Baina emozioak lantzea, kontzientziatzea eta gure barne munduarekin
elkarrizketa bat izatea premiazkotzat jotzen ditu.

Amaitzeko,
Itziar Salegik izpilikuaren (“lavande”) propietateez hitz egin du. Izan ere,
aromaterapian izpilikua esentziarik erabiliena da. “Izpilikua izugarri ona da
oreka emozionala lortzeko: lo ezinean, depresioetan, hiperaktibitate
kasuetan… Osasunerako propietate oso onak ditu, arlo fisikorako nahiz
psikikorako”, adierazi du Salegik.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude