Julian Beloki: “Gizartea komunikazioan eraikitzen da, komunikazioa zenbat eta eraginkorragoa izan, gizarte eraikuntza ere orduan eta egokiagoa delako”

Normal
0
21

Julian Beloki
eta Yolanda Mendiola “Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko tailerra” ikastaroaren
arduradunak izan dira, UEUk Iruñean antolatutako kurtsoetan. Belokik esan
bezala, ikastaro horren bidez, oinarrian denok pertsona komunikatiboak garela
erakutsi nahi dute, denok daukagu harreman bide bat, gure ingurune
hurbilarekiko eta batzuetan jendaurrerako konpromiso bat ere. Benetan jendearen
aurrean eraginkor hitz egiteko zein pausu eman behar diren argitu digute.

Normal
0
21

IMG_5381

Ikastaro hau lantzearen
zergatia, gizartearen komunikazio esparruko galerei erantzutea izan da?

Oro har lan munduan, mundu profesionalean eta baita gizarteko harreman arlo
askotan ere, komunikazioa zaintzea geroz eta garrantzitsuagoa dela nik uste
dut. Besteekiko harreman hori ondo bideratzea ere funtsezkoa da, uler gaitzaten
eta guk lortu nahi dugun hori ere behar bezala lortu dezagun. Gizartea
komunikazioan eraikitzen da, komunikazioa zenbat eta eraginkorragoa izan,
gizarte eraikuntza ere orduan eta egokiagoa izango delako. Gero eta jende
gehiagok ikusten du bere burua konpromiso horretan, jendearen aurrean hitz
egiteko konpromisoan, hain zuzen. Beraz, gero eta jende gehiagok eskatzen du
esparru honetako laguntza, eta era berean laguntza eskaini ere. Nik, esaterako,
bost urte inguru daramatzat beste hainbat lankiderekin horrelako ikastaroak
ematen, eta esperientzia hori UEUko ikastaroetara ekarri nahi izan dugu ere.
Kasu honetan hamabost ordu dira, non erabat euskaraz lan egiten dugun eta
hainbat arlotako jendea etorri zaigun, interes bertsuekin.

 

Zeintzuk dira norberaren
komunikazio-gaitasun egokia lortzeko landu beharreko gaitasun edo esparruak?

Hemen jendearen aurrean hitz egiteaz ari gara eta ez hainbeste, idazteaz.
Hala ere, jendaurrera irten baino lehenago esango duguna prestatu beharra dago,
prestakuntza hau normalean bi bidetatik egiten dugularik: irakurriz eta
idatziz. Beraz, horixe da lehenengo pausua: idatzi egin behar dugu jendaurrean
hitz egiteko eta ez da berdina izango liburu baterako, prentsarako edota
jendaurrean hitz egiteko testua (bereizketa hori egin behar da, lehendabizi).
Ahozkotasunaren erregistroa ere landu edota errekuperatu beharra dago,
jendearen hitz egiteko era ezagutu. Hizkera arruntetik zein gauza erabili behar
ditugu komunikazioa eraginkorrean? Lehenik, ahozko erregistroei erreferentzia
egin beharko diegu eta, gero, daukagun instrumentua erabili behar dugu: arnasa
ondo hartu, gure ahotsa behar heineko indarrarekin erabili erabili behar
denean, modulatzen jakin eta ahotsak landu beharreko guztia gureganatu. Horren
guztiaren inguruan, hainbat ariketa egiten dugu. Ikasleei alde hori
erakargarriena iruditzen zaiola esan daiteke, azkenean proba ugari egiten
direlako. Bigarrenik, gorputzaren adierazpidea eta mugimendua leudeke. Eserita
gutxitan komunikatzen dugu , askotan jendaurrean egotean mugitzeko beharra
izaten baitugu. Zer egin eskuekin, jendea nola kolokatu, nola mugitu, nola
begiratu… gauza guzti horiek nola zaindu, egin nahi dugun komunikazio hori
lortzeko da multzo honetan landuko duguna.

 

Komunikazioaren barnean bi
arlo nagusi berezitu daitezke: hitzen bidezko komunikazioa eta hitz gabekoa.
Biek garrantzi bera dute?

 

Bai, prozesu beraren zatiak dira, baina denak bat egitea litzateke kontua,
garrantzizkoa edota helburua. Nire gorputzak adierazten duena, nire ahotsak
adierazten duena, nik esaten dudana… nolabait prozesu edo eginkizun bakar
batean batu behar dira, eraginkortasuna hortxe baitago. Hala ere,
eraginkortasuna ez da lortzen alde bat bestea baino gehiago landuta, hirurak
aztertuz baizik. Kontuan hartzekoa da ere egoera komunikatibo bakoitzak gauza
ezberdinak eskatzen dituela, askotan liburu zati bat irakurri behar dugulako,
besteetan isilik egon eta keinuen bidez zerbait transmititu… Beraz, egoera
komunikatibo bakoitzak hainbat eskakizun dauzka. Hortaz, arazoa honakoa da:
nola ohar gaitezkeen horietaz. Horixe da ikastaroan lantzen duguna: batasun bat
lortuta komunikazio eraginkorrago bat lortu dezakegula, hain zuzen.

 

Ikastaro honek komunikazio
egokia lantzeaz gain, jendaurrean aritu behar diren lagunen ziurtasuna
indartzen du?

Norberak bere lasaitasuna bilatzea oinarrizkoa da edo egin beharreko lehenengo
gauza. Yolanda Mendiolak eta biok, alde horretatik, ariketa zehatzak egiten
ditugu, jendeari azaltzeko guk egoera komunikatiboak kontrolatu behar ditugula,
komunikatzera geu goazela. Beraz, lehenbizi gure barnera begiratu beharko dugu,
urduri bagaude lehenbiziko etsaia barruan daukagulako. Ondoren, barruko agindu
edo egoera negatibo horiek gainditzeko pausuak emango ditugu, horiek
menderatzean komunikazio prozesua ondo eraikiko baitugu. Lasaitasunetik
abiatuta edozein gauza egiteko gai izango gara: antzerkia egin dezakegu, hitz
egin, abestu… beti ere, norberaren barneko narratiba horretan lasaitasuna
lortuz gero. Horrekin guztiarekin batera, teknikak eta norberaren gogoa ere
lagungarri direla esan daiteke, guk ikastaroa hamabost orduz ematen badugu ere,
ariketak doakoak baitira edonork etxean egiteko.

 

Orduan, norberaren
komunikazio-gaitasuna hobetzeko, urduritasuna eta beldurra dira arazo
larrienak?

Bai, jendeak urduritasun hitzarekin adierazten duen guztia baitago
oinarrian: esperientzia negatiboak izan ditugulako, ez dizkigutelako hainbat
gauza erakutsi edo hitz egiten genuenean isilarazten gintuztelako. Motibo
askorengatik gure barruko zerbait mugatu egin da eta, orain, bizitzak,
profesioak, gizarteak edo dena delakoak gure buruaz beste proiekzio bat egiteko
eskatu digu. Beraz, gure barneko mugak baztertu behar ditugu komunikazio
eraginkor bat landu ahal izateko.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude