Maritxu Jiménez: “Autoestimua gure burua ezagutuz lantzen dugu”

Maritxu Jimenez Carnicero
psikologoak eta psikoterapeutak ikastaro interesgarria
gerturatu digu UEUk Eibarren eskainitako ikastaroetan.
Berak, psikologo moduan, bere eguneroko lanean erabilitako
terapia baten berri eman digu: Gestalt terapia. Horren
bidez, geure buruak hobeto ezagutzen eta baloratzen ikasi
dugu eta autoestimua ere landutako puntua izan da. Hau da,
norberaren buruaz gozatzen ikasi nahi dutenentzat
zuzendutako esperientzia bikaina izan da.

<img src=”%3Ca%20href=” IMG_5363

 

Psikologiak hainbat
fokatze edota ikuspuntu du, autorearen arabera: batzuek
450 direla diote, beste batzuek beste zifra bat ematen
dute. Hala ere, hiru esparru nagusi daude: psikologia
dinamikoa, jokabide terapia eta psikologia humanista.
Humanistaren barnean hainbat korronte daude eta horietako
bat Gestal terapia da. Terapia horren ezaugarri
garrantzitsuenetariko bat orainean zentratzea da: hemen
eta orain gertatzen diren gauzetan, hain zuzen. Psikologia
dinamikoak, aldiz, lehen aldia edota iragana lantzen du
eta, horregatik, jokabide terapia orainean zentratzen da.
Zenbait orainaldi dira Gestalt eta jokabide terapiarena:
azken horrek oraina zentzu zabal batean lantzen duelako
eta Gestalt terapia momentu konkretu atean oinarritzen
delako.

Gestalt terapia taldean
lantzean, lurrean esertzeko ohitura dago, ortozik, eta
horrela konexio bat lortzea bilatzen da: naturarekin,
lurrarekin, gure barnearekin izan dezakegun konexioa,
alegia. Indibidualki lan egitean, ordea, bi aulki aurrez
aurre jartzen dira. Horrez gain, ereduak ere bereizi
egiten du Gestalt terapia. Lehenengo eta behin,
psikoanalistek eredu medikoa daukate; bigarrenez, jokabide
terapiak heziketa eredua lantzen du eta, azkenik,
psikologoak Gestalten gida papera lantzen du: hau da,
barne prozesuak ezagutzeaz arduratzen dira honetan, hori
lortzeko egin beharrekoa zer den esan gabe, aukerak emanez
baizik.

Gestalt terapiaren bidez,
edonolako arazoek konponbidea izan dezakete. Izan ere,
oraina lantzeak ez du esan nahi iragana ukitzen ez
duzunik. Iraganean gertatu diren gauzak eta ondo itxita
daudenak orainean ez dira agertzen, baina ondo itxita ez
daudenak orainean tratatu beharko dira, gure bizitzan
aurrera egiterako orduan egun oztopo bat izaten jarraituko
dutelako. Beraz, terapia hau edozein arazotan praktikan
jarri daiteke, iraganeko kontuak badira ere, oraingo
momentu konkretu batean eragina baldin badute.

Hala ere, ikastaro honetan
parte-hartzeak gure autoestimua lantzea suposatu du.
Izan ere, gaur egungo bizitzaren erritmoak ez digu gure
buruarekin konektatzen laguntzen. Beraz, hainbat balore
heltzen zaizkigu eta horiek ez digute autoestimu altua
izatea ahalbidetzen. Jimenezek bere proposamena argi
dauka: “Autoestimua gure burua ezagutuz lantzen dugu”.
Era berean, norberak behar duena ezagutzea, behar horiek
asetzea eta zure buruarekin zintzoa izatea izan dira
zoriontasun maila altuago batekin bizitzeko Jimenezek
eskainitako gomendioak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude