Agur baino, gero arte!

 

Aste ezin hobea izan da Eibarren
pasatu duguna. UEUk bere udako ikastaroei hasiera eman eta “Sormena garatuz
hezkuntza abentura zirraragarri batera”,

“Ipuinen funtzio pedagogikoa:
balioak transmititzeko eta harremanak lantzeko”, “Proiektuak eraikitzen”, “3D
grafikoak Blender erabiliz” eta “Ordenagailuz lagundutako itzulpena MS Word
gabe: Wordfast Pro, Anaphraseus eta OmegaT” kurtsoak izan dira hemen landu
direnak.

Datorren
astean UEUren udako ikastaroak Baionan izango dira, eta bertan, “Hizkuntza,
Kultura eta Lurraldeak”, “Haur-literaturako irudien eragina haur hezkuntzak”,
“Euzkadi Euzkotarren aberria da?: Euskal identitatearen  hausnarketa XXI. Mendearen hasieran”,
“Bileren dinamizazioa”, “Clown ikastaroa” eta “Irakaslea eszenan” kurtsoez
gozatu ahal izango dugu.

Beraz,
parte hartuko duzuen guztioi primeran pasa, eta gainontzekoak adi egon Internet
bidez argitaratuko dugun informaziora. Gainera, aurrerago Eibarren eta Iruñean
egingo diren ikastaroetan izena emateko aukera dago!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude