Eguneroko lehiaketak UEUn

 

            Aste
honetan UEUko ikastaroei hasiera emateaz batera, eguneroko lehiaketak ere
martxan jarri ditugu. Ikastaroetan parte hartu duten pertsonek, galdera batzuei
erantzuteko aukera izan dute aste osoan eta egun bakoitzeko asmatzaileen artean
zozketa bat aurrera eraman dugu. Irabazleak UEUko hainbat libururen artean bat
aukeratu dezake eta udarako irakurketa bikaina eskuratu.

            Aste
honetako lehiaketa aipagarriena “Sormena garatuz hezkuntza abentura
zirraragarri batera”
ikastaroaren ingurukoa izan da. Honetan hainbat koloretako
4 argazki jarri ditugu, bakoitzak izenburu bat zuelarik. Ondoren, “zein da
sormenaren kolorea?” galdera gehitu dugu, eta parte hartzaileak hau asmatu
behar zuten. Baina zergatik planteamendu hau? Ikastaro honen irakasleak, Itziar
Garcia
k, Pink Gorilla proiektua martxan duelako.

pink gorillas

pink gorillas2

            Lehiaketaren
arrakasta ikusita, uztailaren 20ra bitarteko ikastaroetan parte hartuko duzuen
guztiei, honetan lehiatzeko gonbitea zabaltzen dizuegu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude