Diru laguntza ezin hobeak udako ikastaroak egiteko

UEUk antolatzen dituen udako ikastaroen izen emate epearen berri eman genuen orain hiru egun. Kasu honetan, ikastaroak egiteko eskaintzen diren diru laguntzen inguruan azalpena egitera gatoz.

Izan ere, askoek ez dakiten beka edo diru laguntzak ematen dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Herriko hainbat herritako udalek.

Bizkaiko Foru Aldundiak
esaterako, bizkaitar unibertsitate ikasle eta unibertsitate ikasle ohi-langabetuei laguntza paregabea ematen die gure ikastaroetan parte hartzeko; matrikula doan eta ostatu, mantendu eta joan-etorrien ehuneko ehuna ordaintzen die.

Donostiako bizilagunek ere badute laguntzarik. Donostiako Euskararen Udal Patronatuak
ematen duen diru laguntza bat da eta matrikularen zenbateko osoa ordaintzen du.

Bukatzeko, Udalek ere euren hazia jartzen dute herritarrek jakintza arloan konpetentziak zabaldu ditzaten. Euskal Herriko hainbat udalek ematen dituzte diru laguntzak.

Informazio zehatzagoa jakiteko sartu helbide honetan.

Aprobetxatu laguntza hauek eta MURGILDU zaitezte jakintza eta ezagutzaren itsasoan gurekin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude