MURGILDU gaitezen guztiok udako ikastaroetan!

UEUk antolaturiko udako ikastaroen 39.ediziora iritsi gara jadanik! Urtero legez, eskaintza zabala eta atsegina osatu dugulakoan gaude. Hainbat esparrutako ikastaroak antolatu ditugu. Hala nola, artea eta musika, giza zientziak, ingeniaritza eta teknologia, osasun zientziak, zientzia aplikatuak eta gizarte zientziak.

goiburua

Hiru tokitan eskainiko dira ikastaroak; Eibar, Baiona eta Iruñean. Eibarren bi txanda izango dira. Lehenengoa ekainaren 27tik uztailaren 1era eta bigarren txanda aldiz, uztailaren 11tik 15era.
Baionan hiru egunetan izango dira ikastaroak. Uztailaren 4tik 6ra hain zuzen ere. Aurtengo ikastaroen amaiera, Nafarroako hiriburuan izango da; Iruñean. Ikastaro hauek uztailaren 18tik 20ra eskainiko dira.

Matrikulazio epea zabalik dago ekainaren 19ra bitartean. Talde txikiak osatzen dira, beraz, komeni da ahal bezain laster gustuko ikastaroetan izen ematea. Matrikulazioa eta ikastaroen informazio guztia gure web orrialdean aurki daiteke. Badakizue beraz, udaran MURGILDU zaitezte gurekin batera!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude