GARATU 2011/2012 deialdian parte hartzeko irakasle bila.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak GARATU 2011/2012 osatzeko deialdia argitaratu berri du, hau da, datorren ikasturterako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko deialdia argitaratu du.

UEUk, aurreko urteetan egindako bidetik, Garatu programan parte hartuko du. Eta mezu honen bitartez, gurekin batera, datorren ikasturtean GARATUn irakasle moduan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu, esperientzia aparta izateaz gain, ekonomikoki ere erakargarria dela uste baitugu.

Ikusi hemen Hezkuntza Sailak argitaratutako ikastaroen zerrenda.

  • Oharra: UEU soilik euskarazko ikastaroetara aurkezten da.

Proiektu honetan parte hartzeko interesa izanez gero, jarri gurekin harremanetan:
       Ione Narbaiza
       UEUko Etengabeko Prestakuntzako teknikaria
       943 82 14 26
       i.narbaiza@ueu.org

Proiektuak aurkezteko epea: martxoaren 15a arte irekita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude