Hierarkiak aldatuz

Normal
0
21


 

Egun hauetan zehar UEUn “Lurralde-antolamendua Euskal Herrian: eredu
aldaketaren beharra?” ikastaroa ematen ari dira. Horren baitan, Peio Lozano
Zoogeografo eta EHUko irakasleak ”Ingurumena eta lurralde antolamendua Euskal
Herrian: Diagnosia eta etorkizuneko erronkak” izeneko hitzaldia eman du,
ikastaroa orokorrean koordinatzeaz gain.

 

Ikastaroaren izenburuak Euskal Herriko lurralde antolamenduan aldaketa
bat planteatzen du, eta hitzaldi hauek argi pixka bat egin nahi dute gai honen
inguruan. Mugikortasuna, ingurumena, hirigintza, nekazaritza eta abar bezalako
gaiak jorratzen dira, eta landu nahi da lurralde antolamendu mailan zer egiten
ari den, eta zer egin beharko litzatekeen etorkizunari begira. Peio Lozanoren
hitzetan, “Aldaketa sakona behar da, ikusten ditugu etorkizunera begira Euskal
Herriak zein erronka izango dituen, eta beste eredu bat kontuan harturik, nola
garatu daitezkeen azaldu nahi dugu.”. Aldaketa kontzeptua aipatu du EHUko
irakasleak, eta jasangarritasuna kontuan hartzeko zerbait dela gehitu horren
ostean.  “Kontzienteak izan behar dugu
lurraldeak badituela muga batzuk, eta oso ondo kudeatu behar dugu lurralde hori
datozen belaunaldiei zerbait uzteko”. Etorkizunerako efizientzian jarrita du
esperantza Zoogeografoak, orain dugun kontsumoa gutxitu behar dela azpimarratu
du, ditugun lehengaiak agortu baino lehen. “Ekonomia nagusi izan da orain arte,
eta hemendik aurrera garrantzia hartuko duena, gizartea, ingurugiroa eta abar
dira. Kasu honetan ekonomia pixka bat alde batera utzi behar da, guztiz
baztertu gabe noski, eta lurraldea beste modu batera erabili behar dugu”.
Hondakinak, mugikortasuna, energia alternatiba, hirigintza eta bestelako gaiak
lantzen ari dira ikastaroan, eta Peio Lozanoren ustetan, gai hauetan guztietan
asko dugu hobetzeko Euskal Herrian. Bere hitzetan “sektore horiek ondo
antolatuz gero, ikus dezakegu lurralde hori hobeto dagoela,  guztiei garrantzia eman behar zaie”. 

 

Diagnosia eta etorkizuneko erronkak

 “Orain arte lurralde
antolamenduaren aldetik azpiegitura erraldoiak soilik landu dira, eta
ingurumena eta lurraldea bera oso gaizki tratatu dira. Sistema hierarkiko
batean ekonomiak izan du pisu gehien, eta hori aldrebestu behar dugu,
hierarkiak aldatu”.  Parte hartze
prozesu eskasak ditugula iritzi du Lozanok, hala nola paisaia eta korridore
ekologikoen garrantzia falta. ”Baloratu behar da paisai batek jasan ditzakeen
zenbait gauza, eta horren arabera antolatu lurraldea, ez etekin ekonomikoen
arabera”. Argi dago beraz, Zoogeografoaren arabera,  sistemak berak aldaketa behar duela, ekonomiari garrantzia kendu
eta lurralde eta paisaien mantentzeari eman, beti ere oreka bat bilatuz,
luzaroan hemen bizi nahi badugu behintzat.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude