Webguneen eboluzioa

Normal
0
21


“HTML5: estandarra egungo web-etara egokitzen”
izeneko ikastaroa gaur hasi da UEUk Eibarren duen Markeskoa jauregian. Igor
Leturia
informatikan lizentziatu eta hizkuntza teknologietan adituak gidatuko
ditu saioak.

Orokorrean, zer eskainiko duzu ikastaroan?
HTML formatua, interneteko webguneak  egiteko erabiltzen den formatu horren azken bertsioa HTML5a azalduko dugu. Hamar urte baino gehiago pasa dira HTML 4a irten zenetik. Ordutik, web-ak eboluzio handia jasan du, baina estandarra ez da horretara egokitu. Webean audioak, bideoak eta interakzioa sartzen hasi direnean, hori flash, java eta bestelako pluginekin egin behar zen. Orain irtetekoa den HTML5 estandarrean, nabigatzaile batzuk hori guztia dagoeneko inplementatua dute. Ikastaro honetan ikusiko dugu horren alde teorikoa eta praktikoa, pixka bat ikusiko dugu webgune batzuetan nola joan gaitezkeen sartzen HTML5eko gauzak.

Zehazki zer da HTML5a?
Interneteko webguneek duten HTML formatuaren azken bertsioa. HTML4a irten zenean duela hamaika urte, orduko web-ak, asko jota, testua formatu pixka batekin, estekak eta irudiak zituen. Baina gaur egun badira audioa, bideoa, jokuak eta abar. Hauek ez dira HTML estandar bidez egiten, baizik eta beste batzuek sortutako plugin ez estandar itxien bidez. Hainbeste denbora eta gero konturatu dira beharra dagoela hori eguneratzeko, eta ondorioz HTML estandarra eguneratu eta egokitu egin da egungo beharrei. Hori zabaltzen denean,  webean denak funtzionatu beharko luke inongo bestelako pluginik gabe.

Zein aldaketa nagusi ekarriko ditu?
Ahalbidetuko duena da HTML hutsarekin orain arte egin ezin ziren gauzak egitea. Orain artean joko bat egin nahi bazenuen interneterako, edo bideo bat sartu edo nahi zenuena, flash bezalako teknologiaren bat behar zenuen, eta orain,  HTML hutsarekin gauza hauek guztiak egin ahal izango dira, eta beste batzuk ere bai, orain arte egin ezin zirenak. Gaur egun gero eta gehiago ari da hau zabaltzen, webgune eta nabigatzaile askotan hasiak dira HTML5a erabiltzen, eta dagoeneko demo batzuk ikusi ahal dira aukera oso interesgarriekin.

Noiz emango da pausoa?
Emango da, azkenaldian asko entzuten den kontzeptua da HTML5, eta hemen bertan, ikastaro honetan, jendeak izena eman du, horretan interesa duenak, eta pixkanaka aldaketa etorriko da.

Orain artekoa atzean geratuko da?
Ez guztiz, bateragarriak dira. Gauza berriak ditu, baina  ez dago zertan hutsetik abiatu behar. Zuk orain artean webgune bat bazenuen HTML4an egina, horrek orain arte bezala funtzionatzen jarraituko du, baina atzera gelditzen joango zara, izango duzu aurreko mendeko webgune bat, aprobetxatuko ez dituena gaur egungo webak eskaintzen dituen aukerak eta potentzialak. Hala ere, gunea poliki poliki eguneratua mantentzen duen jendeak aprobetxatuko ditu honen aukerak. Orain arte HTML bakarrik erabilita flash eta bestelakoak ez erabiltzeagatik webgune nahiko xinplea zuen jendeak,  webgune askoz ahaltsuagoak egin ahal izango ditu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude