Irakasleen prestakuntzarako matrikulazioa ireki da (GARATU ikastaroak)

UEUri lotutako jarduera akademikoaren lerro garrantzitsua da irakasleei zuzendutako formazioa eskaintzearena. Hori horrela, azken urteotan ahalegin berezia egiten ari gara erakunde publikoekin hitzartutako ikastaroen bitartez formazio behar horri erantzuteko.

Astelehenean ireki zen GARATUko deialdian matrikulatzeko epea eta hori dela-eta UEUri onartutako ikastaroen zerrendari begiratua ematera gonbidatzen zaituztegu.

Hauek dira UEUren bitartez egi ditzazkezun ikastaroak:

2009/2010 ikasturtea bukatzeke dagoen arren, baditugu lehenengo datu batzuk:

  • Jada 13 ikastaro burutu ditugu
  • 576 irakaslek izena eman zuten
  • Izena eman zutenen %37ak parte hartu du, hau da 218 irakasle.
  • 13 ikastarotik, 9 ikastarotan plazak bete dira edo gainditu.
  • Ikasleen batezbesteko balorazio orokorra 4,02koa da (5 punturen gainean)

Beraz… animatu gurekin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude