UEUko Soziologia Sailak bultzatuta eta Bilboko Zenbat Gara elkartearekin elkarlanean, “BURUTIK PLAZARA” egitasmoa martxan jarri dugu.
Egitasmo honen bitartez, foro zabal bat sortu nahi genioke pentsamenduari, euskaldunon gogoetek plaza egokia izan dezaten, beti ere gizartea hobetzeko ahaleginetan, arazo bakoitzaren muinera joz eta, ahal den guztietan, irtenbide egokiak proposatuz.
Gauzak horrela, aurkezten den lehengo hitzaldi hau, “BURUTIK PLAZARA” deritzon egitasmoaren lehenengo hitzaldia izango da.
Hona datuak:
GAIA: “Subordinazioaren kontra” Joxe Azurmendiren pentsamenduaren inguruan
HIZLARIAK: Imanol Galfarsoro eta Ander Iturriotz
TOKIA: Bilboko Kafe Antzokia
DATA eta ORDUA: 2010eko apirilaren 27an- 20:00etan.
Sarrera doakoa izango da.
Han ikusiko gara!!