Udako Ikastaroetan 500 lagun baino gehiago jantzi dira!

500 lagun baino gehiago gerturatu dira aurten UEUren Udako Ikastaroetan
ezagutzez, trebetasunez… esperientzia berriez janztera.

Eibarren,
Baionan, Iruñean eta Lekeition, guztira 29 ikastaro eman dira, mota
guztietakoak. Erbestea, anfibioak, pedagogia libertarioa, sormena,
musika eta gizartea, sendabelarrak, barreterapia… oporretarara
eramateko maletan sartu beharreko jantzi denak eskura ditugu dagoeneko.
Aldean luzaro eramateko moduko esperientziak izan direla espero dugu.

Udakoak amaitu dira, oporrak datoz… baina datorren ikasturtean ikusiko gara berriro. Oraingoz, ESKERRIK ASKO GUZTIEI ETA ONDO PASA OPORRETAN!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude