Egizu barre Udako Ikastaroetan!

Normal
0
21



Normal
0
21


Hamaika arrazoi eta gehiago
aurkitu genitzazke barrearen onurak zerrendatzeko. Norberaren baitan ikus
daiteke zein ongi sentitzen garen gustura barre egiten dugunean. “Barreterapia”
izeneko ikastaroan hori guztia sentitzen ari dira Edurne Lasaren eta Jose Mari
Larrañagaren laguntzarekin.

Barre algara bakoitzarekin gorputzeko 400 gihar
martxan jartzen dira, baita algararekin soilik landu daitezkeen sabeleko batzuk
ere. Bizkarrezurra eta lepoa luzatzen dira eta barre algarak sortzen dituen malkoekin
begiak garbitu eta lubrikatzen dira. Baina ez hori bakarrik. Biriketan
normalean sartzen den airearen bikoitza sartzen da, azala oxigenatzen duelarik.
Zehazki esateko, normalean birikek sei litro aire mugitzen dituzte, eta barre
algararekin, berriz, 12 litro. “Barreterapia” ikastaroan jolas sinbolikoak,
dinamika ariketak eta beste hamaika ariketekin barrea praktikan jartzen dute.
Gaur, esaterako, barremakina egin dute; partaide bakoitzak sudur gorria
jarri eta bakoitzak barre mota egin du eskuaren laguntzarekin abiadura
markatuaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude