Agur Eibar! Datorren astean Iruñean izango gara Udako Ikastaroez janzten!

Listo! Aste bete baino ez da falta goitik behera, oinetatik burura guztiz janzteko! Eibarkoa amaituta Iruñera goaz datorren astean. Bertan, Hizkuntza Eskolan izango gara hamar ikastarorekin, 140 lagun inguru. Ostegunean, gainera, ikastaroei amaiera emateko saio berezia izango dugu. Besteak beste Akelarre taldean aritutako Jexux Mari Lopetegik Mikel Laboaren abestiekin kantaldia eskainiko du Zaldi Zurian. Iruñean ia ateratako argazkia duzue hemen. Aurten beroa egin behar duela diote, beraz, fresko-fresko JANZTERA!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude