Plastikoa nola birziklatzen den ikasi dute Udako Ikastaroetan

Plastikoak nola bereizten diren eta nola birziklatzen diren ikasi dute gaur kimikako ikastarokoek. “Kimika, energia eta jasangarritasuna” da euren ikastaroaren izenburua, eta petrolioa da ikastaroko protagonista nagusia. Asteartean Petronor bisitatzera joan ziren ikastaroko kideak, eta orain petrolioaren deribatuetako baten inguruan, plastikoaren inguruan, ari dira euren buruak janzten.

Fernando Mijangos ikastaroaren antolatzaileak esan digunez, munduan ekoizten den plastikoa metro kubikoko kubotan sartu eta ilaran jarriko bagenu, munduari bost buelta emango genizkioke. Ez da txantxa gero! Plastikoaren % 20 baino ez dugu birziklatzen, eta material honen arazorik handienetakoa hori da, ez duela ziklorik betetzen, ez dela biodegradagarria. Patatik, azukre kainatik… hartutako materialekin biodegradagarritasun hori lortzen ari direla ikasi dute kimikako ikastarokoek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude