Giza Eskubideen Europako Auzitegia Udako Ikastaroetan

Estatu barnean gure eskubideak defendatzeko bide guztiak agortzen ditugunean jo dezakegu Europako Giza Eskubideen Auzitegira. Urtean 50.000-70.000 salaketa heltzen dira bertara, eta horiek guztiek gainera, filtro bat pasatzen dute. Filtro hori pasata salaketen %10 iristen dira Estrasburgora.

Joana Falxa Zuzenbidean lizentziatuaren eskutik egin da Baionan Auzitegiaren inguruko mintegia. Falxak nabarmendu duenez, “arazoa da askotan ahaztu egiten zaigula zer diren Giza Eskubideak”. Hiritarren segurtasuna beste askatasunen gainetik jarri duten lege murriztaileak jarri ditu adibide.

Alderdien Legeari buruz erabakia hartu du Auzitegiak pasa den astean. Falxaren ustez, erabaki horrek ez dio jarraitzen orain arte Auzitegiak izandako logikari. 50 urte hauetan egindako lana baloratuz, aurrerapauso garrantzitsuak izan direla nabarmendu du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude