Bizi garelako zahartzen gara. Horra hor Udako Ikastaroen sarrera hitzaldiko ondorio nagusia. Xabier Artaetxebarria ingeniari iruindarrak azaldu duenez, animalia bakoitzak geneetan programatuta ditu bizitzarako oinarriak, eta bizitzeko prozesuan zahartzea txertatzen da.
Ugaltzeko, mantenurako, arriskuetatik ihes egiteko, bizirauteko… energia kopuru bat gastatu behar dugu, eta horren arabera bizi gara gizakiok 80 urte eta xomorroak pare bat egun. Bizitzeko garatu behar ditugun prozesuek gure gorputza kaltetzen dute nolabait, eta horregatik zahartzen gara.
Benetan hitzaldi interesgarria Udako Ikastaroetan JANZTEN hasteko!