Askatasuna sormenaren oinarri (Udako Ikastaroak)

Gertatu al zaizu inoiz lantaldearekin, lagunekin… kafe-orduan egon eta ideiarik ederrenak orduan etortzea? askatasunez, inolako gai-ordena barik eta ingurune sano baten gaudelako gertatzen da hori.

Sormena berez, jaiotzez, dugun zerbait da, baina landu beharreko zerbait ere bada. Lotsak ahaztu, beldurrak eta autozentsura alde batean utzi, eta era parte hartzaile baten ideiak biltzea du oinarri Espazio Irekien teknikak. Sormena lantzeko teknika da, eta sormenaren inguruko ideiak batzen ari dira teknika horrekin Udako Ikastaroetan.Ea ba ondorio sormentsuak ateratzen dituzten!

Espazio Irekiari buruzko informazio gehiago WEB GUNE HONETAN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude