Dena Udako Ikastaroetan JANZTEN hasteko prest!

Astelehenean hasiko dira ikastaroak, baina horren aurretik, ikastaroei hasiera ofiziala emango zaie. “Zahartzaroaren arrazoien bila” hitzaldia izango dugu Eibarko Markeskoan, gure ikastetxe nagusian.

Xabier Artaetxebarria ingeniariak emango du hitzaldia, arratsaldeko 18:00etan. Aurtengo CAF-Elhyar sarien irabazlea da Artaetxebarria, eta zahartzaroaren inguruko hainbat ikerketen inguruan hitz egingo du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude