Entzuten jakitearen artea landuko da Udako Ikastaroetan

Guztiok dugu entzunak izateko beharra. Besteei entzunaz euren arazoak konpontzen lagundu dezakegu. Udako Ikastaroen tailer honetan hainbat kontu landuko dira: nork bere buruarekiko eta besteekiko errespetua, enpatia… eta horrela, besteei barne-aldaketetan laguntzeko bideak ezagutuko dituzte parte-hartzaileek.

Ekainaren 29an amaituko da izena emateko epea, beraz, animatu!

Ikastaroa: Adi!… entzuteko artea
Irakasleak:
Josune Ortiz Atienza,  eta Miren Harizmendi Gonzalez
Egunak:
uztailaren 8a eta 9a
Lekua:
Baionan, IUTn

Informazio gehiago:
Irati Iciar
ikastaroak@ueu.org
(00 34) 943 82 14 26

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude