Matrikulazioa Udako Ikastaroetan: gaur amaitu da lehen astean izena emateko epea

Aste bete geratzen da Udako Ikastaroak hasteko, eta dagoeneko itxi da Udako Ikastaroen lehen astean izena emateko epea. Dena den, gainontzeko hiru asteetan matrikulatzeko aukera dago oraindik.

Ikastaroak hasi aurreko astean amaitzen da Udako Ikastaroetan izena emateko epea. Horrela bada, Eibarko lehen astean izena emateko azken aukera gaur, ekainak 22, izango duzue. Hala eta guztiz ere, interesatuek telefonoz deitu dezakezue [(00 34) 943 82 14 26] zuon datuak emateko, eta horrela, ikastaroa errepikatuko balitz informazio zuzena jasoko zenukete.

Bestalde, gogoratu oraindik hainbat ikastarotan izena emateko aukera dagoela:

Baionako ikastaroetan izena emateko azken eguna ekainaren 29a izango da
Eibarren bigarren astean izena ematekoa uztailaren 6a
Iruñeko ikastaroetan izena ematekoa berriz, uztailaren 13a

Informazio gehiago:
Irati Iciar
ikastaroak@ueu.org
(00 34) 943 82 14 26

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude