Ordenagailuz landutako itzulpenaren ikastaroa errepikatuko da Udako Ikastaroetan

Ordenagailuz landutako itzulpena, wordfast eta plustools ikastaroak arrakasta nabarmena izan du aurtengo Udako Ikastaroetan. Matrikula epea zabaldu eta bi astera ikastaroa bete egin zen, eta itxaron-zerrendan jende ugari dago dagoeneko. Hori dela-eta, Udako Ikastaroen baitan bertan ikastaro hau errepikatzea erabaki da. Uztailaren 9an eta 10ean emango da Eibarren, eta itxaron-zerrendan daudenek izango dute bertan parte hartzeko lehentasuna.

Hala ere, izen-ematea irekita mantenduko dugu, itxaron-zerrenda osatu
asmoz.

Informazio gehiago:
Irati Iciar
ikastaroak@ueu.org
(00 34) 943 82 14 26

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude