Ostiral honetan amaituko da Udako Ikastaroen lehen astean izena emateko epea

Gero eta gutxiago falta da Udako Ikastaroak hasteko, eta matrikulazioaren azken txanpan gaude! Gaur izan dugu Eibarko ikastaroen prentsaurrekoa, eta listo! amaitu dira aurkezpenak, aste bi baino gutxiago falta da ikastaroetarako.

Ostiral honetan amaituko da Eibarko lehen asteko ikastaroetan izena emateko epea. Oraindik ikastaro hauetan izena emateko garaiz zaude!

Eta VILLABONAN, Bertsozale Elkartearen egoitzan: Bertsolantegia 2009

(Oharra: Teknologia berriak hezkuntzan tailer praktikoa bete egin da. Hala eta guztiz ere, zure izena eman dezakezu, eta horrela, itxaron zerrendan egongo zara. Ikastaroa beste baten antolatzen dugunean lehentasuna izango duzu!)

Informazio gehiago:
Irati Iciar
ikastaroak@ueu.org
(00 34) 943 82 14 26


Eibarko Ikastaroen prentsaurrekoan Mari Jose Telleria Eibarko kultura zinegotzia, Ane Sarasua UEUko kudeatzailea eta Irati Iciar Udako Ikastaroen arduraduna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude