Udako Ikastaroen aurkezpenek aurrera jarraitzen dute

Matrikulazio epea badoa aurrera, eta Udako Ikastaroen zabalkundea egiten ari da UEU. Pasa den astean Iruñean eta astearte hontan Baionan izan gara. Datorrenean Eibarren izango dugu prentsaurrekoa. Gero eta gutxiago falta da udako ikastaroez JANZTEN hasteko!

     

Ezkerreko argazkian, Iruñeko Baluarten ateratako argazkia (Irati Iciar ikastaroen arduraduna, Edurne Koch UEUko Nafarroako arduraduna eta Ane Sarasua UEUko idazkari nagusia) Eskuinean, berriz, Baionako IUT ondoan, aurten ikastaroak eskainiko diren lekuan (Joseba Manterola UEUko Ipar Euskal Herriko arduraduna, Ane Sarasua UEUko idazkari nagusia eta Irati Iciar, Udako Ikastaroen arduraduna)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude