Teknologia berriak hezkuntzan eta dokumentazioan. Udako bi ikastaro

Liburutegi digitalei buruz eta hezkuntzan teknologia berriek dituzten erronkei buruzko ikastaroak ditugu Udako Ikastaroetan. Izan ere, teknologia berriek gure gizartean hainbat aukera eskaintzen dituzte. Hezkuntzarako baliagarriak dira; bai irakaskuntza prozesurako, eta baita argitaratutako informazioa bilatzeko.

Informazio eta Komunikazio Teknologiak gero eta leku gehiago dute irakaskuntzan. Berrikuntza didaktiko asko sortu dira azken urteotan, eta hezkuntzak erronka ugari ditu alor honetan.
Data: uztailaren 1etik 3ra
Lekua: Eibar

Teknologia bidelagun, irakurtzeko, ikasteko eta ikertzeko molde berriak sortu dira. Liburutegi digitalak hor dira, Euskal Herrian hainbat proiektu daude. Liburutegi horien nondik norakoak izango dira ikastaroan berbagai.
Data: uztailaren 13a eta 14a
Lekua: Eibar

Informazio gehiago:
Irati Iciar
ikastaroak@ueu.org
(00 34) 943 82 14 26

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude