Sortzeko gaitasuna, hori da sormena. Landu daitekeen zerbait da, duda barik. Udako Ikastaroetan sormena lantzeko bi ikastaro eskainiko ditu Eibarren Eleder Aurtenetxe sormen arloko trebatzaileak. Hona hemen euren xehetasunak:
Ikastaro honek ez dauka aurrez gai-zerrendarik. Ikastaroaren hasieran etorritakoek eurek osatuko dute gai-zerrenda hori. Taldean lan egiteko modu parte-hartzailea da Open Space Tecnhology (OST) metodologia.
Tokia: Eibar
Data: ekainaren 29a eta 30a
Ideiak labur, argi, ondo egituratuta eta modu ederrean adierazteko gaitasuna garatu daiteke buru-mapekin. Sormena lantzeko metodo honen abantailak eta nondik norakoak ikasiko dituzte ikastaroko partaideek. Buru-mapak egiten ikasteko tailer praktikoa da.
Tokia: Eibar
Data: uztailaren 13a eta 14a
Informazio gehiago:
Irati Iciar
ikastaroak@ueu.org
(00 34) 943 82 14 26