Elkarteak eta legeak. Ikastaroa.

Normal
0
21

Gaur egun aski errexa da elkarte baten sortzea.
Zailagoa aldiz ongi eramatea. Ipar Euskal Herri huntan gainera, elkarte sarea
biziki garatua da. Izan dadin besta komite, kultur mugimendu, ihiztari batasun
edo kirol elkarte. Engaiatzeko arrazoiak ez dira eskas. Baina ba al dakigu
funtsean zer den eta nola osatzen den elkarte bat? Zein dira elkarte baten
lehendakariaren ardurak lege aitzinean? Nola egin dezake elkarte batek langile
bat enplegatzeko? Zein enplegu mota bada? Eta besta bat antolatzean, zein dira
kontutan hartu behar diren elementuak? Zein dira gune pribatu eta publiko baten
arteko ezberdintasunak? Galdera guzti hauei eta beste ainitzei erantzun nahi
dio ikastaro horrek.

Ikastaroaren metodologia: aditu batzuen azalpenak (abokatu, diruzain,
elkarte aholkulari…), elkarte kide batzuen lekukotasun konkretuak eta parte
hartzaileen esperientzien partekatzeak. Molderik egokiena elkarte bat zer den
jakiteko.

Ikastaroa Elkarte Bizia II ikastaro zikloaren barne aurkituko duzue, UEU eta Hendaiako Akelarre elkarteek antolatu dutena.

Ikastaroa: Elkarteak eta legeak.

Data: 2009ko ekainaren 6a (9.00-13.00)

Iraupena: 4 ordu

Lekua: Akelarre elkartearen egoitzan.

 

Hizlariak: Daniel AROTZARENE, ACCEA Lanberriko
langilea. Mattin OLZOMENDI, EHZ Festibala eta hainbat kontzertuen
programatzaile/antolatzailea. Bixente EIHERABIDE, Euskal Herriko Laborantxa
Ganbara eta LURRAMA-ko animatzailea.

Informazio gehiago eta izen ematea: Elkarteak eta legeak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude