Ipuinen munduan sartzeko gonbita Udako Ikastaroetan

Euskal mitologia alde batetik, eta Kamishibai, ipuinak kontatzeko modu desberdin bat bestetik. Udako Ikastaroetan ipuin-kontalaritza landuko da bi ikastarotan. Hona hemen ikastaro horien berri:

Ipuin tailer honetan irteerak eta saio praktikoak egingo dira euskal mitologia sakonago ezagutzeko
Datak: uztailaren 6tik 10era
Lekua: Baiona

Kamishibai ipuinak kontatzeko teknika bat da, Japoniak sortua. Narratzaileak paperaren laguntzarekin ipuinak kontatzeko teknika da.
Datak: uztailaren 20a eta 21a
Lekua: Iruñea

Informazio gehiago:
Irati Iciar
ikastaroak@ueu.org
(00 34) 943 82 14 26

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude