Elkarteak eta komunikazioa. Ikastaroa.

Elkarte batek komunikatu behar duelarik, prentsarengan pentsatzen du. Baina ez da prentsa bakarrik!
Bestalde, prentsak lan egiteko molde bereziak ditu eta kode hauek ez badira ezagutzen, zaila izaten da elkartearen informazio zuzena prentsan agertzea.
Ikastaro honetan, prentsarekin lan egiten ikasiko da, baita komunikaziorako bestelako tresnak ezagutu ere.

Ikastaroa Elkarte Bizia II ikastaro zikloaren barne aurkituko duzue, UEU eta Hendaiako Akelarre elkarteek Ipar Euskal Herrirako antolatu dutena.

Ikastaroa: Elkarteak eta komunikazioa.
Datak: 2009ko maiatzaren 23an
Iraupena: 4 ordu
Lekua: Akelarre elkartearen egoitzan

Hizlariak: Eneko Bidegain, Berriako kazetaria eta Joana Esponde, Kom-on enpresako langilea. Mahai inguru bat egongo da Antxeta Irratiko kazetari bat, astekari eta egunkarietako arduradunekin.

Informazio gehiago eta izen ematea: Elkarteak eta komunikazioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude