Argazkiekin bezala, soinu fitxeroekin arazo berdintsua sortzen zaigu. Soinu fitxeroa sortzen badakigu, horretarako grabagailu, mp4, mugikor eta bestelako tresneria badaukagu, baina gero fitxategi hori moldatzen eta gure beharretara egokitzen ez dakigu.
Behar horri erantzuteko ikastaroa antolatu dute UEU eta Hendaiako Akelarre elkarteek, Elkarte Bizia ikastaro zikloaren barne dagoena. Ikastaroan, Audacity logiziel librea erabiltzen ikasiko da.
Ikastaroa: Soinuaren moldaketa informatikoa: Audacity.
Datak: 2009ko otsailaren 27a (ostirala)
Iraupena: 6 ordu
Tokia: Hendaian, Gaztelu Zahar eskolan (hiri erdiko eskola).
Irakaslea: Maia Muruaga, Antxeta Irratia.
Informazio gehiago eta izen ematea: Soinuaren moldaketa informatikoa.