Irudien moldaketa Gimp bidez. Ikastaroa

Gure egunerokotasunean gero eta irudi gehiago erabiltzen ditugu, bai mezu elektronikoetan, txostenetan, blogetan… lanean zein gure bizitza pertsonalean argazkiek eta irudiek leku garrantzitsua dute.
Horregatik, askotan ere irudi horiek moldatu beharrean aurkitzen gara (handitu, txikitu, garbitu, ilundu/argitu, zatitu…) eta orduan arazoa sortzen da, ez baitakigu irudiekin lan egiten.
Ikastaro honetan irudiekin lan egiten ikasiko dugu, Gimp logiziel librearen bidez.

Ikastaroa Elkarte Bizia II (In)Formazio zikloan barne aurkituko duzue, UEU eta Hendaiako Akelarre elkarteek antolatu dutena.

Ikastaroa: Irudien moldaketa informatikoa.
Datak: 2009ko otsailaren 25 eta 26an (bi egun)
Iraupena: 12 ordu
Tokia: Hendaian, Gaztelu Zahar eskolan (hiri erdiko eskola).

Irakaslea: Nikolas Padrones, Informazio eta Komunikazio Teknologietako animatzailea eta Informatika Teknikaria da.

Informazio gehiago eta izen ematea: Irudien moldaketa informatikoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude