Udako Ikastaroetarako proposamenak

Hasi gara jada 2009ko UDAKO IKASTAROAK
antolatzen eta hauetan parte hartzera gonbidatzen
zaitugu. 

Ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean, Eibar,
Baiona eta Iruñean egongo gara.

Orain da ikastaro proposamenak bidaltzeko garaia, animatzen
zara?

Bi eratako proposamenak egin daitezke:

1.- Ikastaro bat antolatu/eman dezaket: Ikastaro
bat eman edo/eta antolatzeko prest zaude eta gurekin lan egin nahi
duzu. Antolaketa gidatua da, idazkaritzatik aurrera eramaten lagunduko
dizugu. Ikusi argibideak web
gunean
.

2.- Ikastaroetarako IDEIAK: Ez duzu
ikastaroa antolatu/eman nahi, alderantziz, gustura jasoko zenuke X
gairen inguruko ikastaro bat, edo 
lanerako beharko zenuke X programan trebatu, edo ikastaro/gai
interesgarri baten berri izan duzu eta UEUk eskaini dezakeela uste
duzu… 

Bidali zure proposamen eta ideiak nahi beste, pozik jasoko
ditugu!

Ikastaroetarako ideia eta proposamenak bidaltzeko epea
urtarrilaren 15a arte dago irekita.

Edonolako zalantzarik izanez gero, idatzi edo deitu lasai: 943
82 14 26, ikastaroak@ueu.org
(Irati)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude