Tabakalera euskaldun izaeratik abiatuko dela esan du bertako zuzendari Joxean Muñozek

Tabakalerako zuzendariak euskaldun izaerak nazioartera begira dituen aberastasun eta abantailak nabarmendu ditu “Donostia solasean: Euskara XXI.mendean” hitzaldi zikloaren azken hitzaldian

Victoria Eugenia antzokiko Klub aretoan eman du hitzaldia Joxean Muñozek. Euskararen Egunean emandako hitzaldi horrekin Donostiako Euskara Patronatuak eta UEUk antolatutako “Donostia solasean:Euskara XXI.mendean” hitzaldi zikloa amaitu da.

Nazioartearei begira, euskaldun izateak aukerak ematen dituela eta aukera horiez baliatu behar dela adierazi du Muñozek. Euskara hizkuntza txikia izanik, beste hizkuntza eta kultura txikiengana gerturatzea errazten du. Kultur aniztasuna arazo bezala barik aberastasun bezala ulertu behar dela azpimarratu nahi izan du Tabakalerako zuzendariak hitzaldian.

Jaiotzear dagoen proiektuak euskal gizartearen eskarmentuaren laguntza beharko duela nabarmendu du Muñozek. Hizkuntzak zainduko dituen zentro horretan itzultzaileen lana funtsezkoa izango da. Gainera, elkarlanean egin beharreko zenbait gauza egongo dira, eta 2013an guztiz zabalduko den Tabakalerak euskalgintzan ari diren erakunde eta elkarteekin egin beharko du lan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude