Informatikari Euskaldunen Bilkura 2009: parte hartzeko deialdia

Badator, badator berriro ere!

Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura ospatuko dugu 2009an.
14 urte beraz Informatikaren ingurukoak aitzaki hartuta, elkarrekin lanean ari garela eta elkarrekin egoteko tartetxoa hartzen dugula.

Oraingoan ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dugu, eta ohi bezala, gaiari lotutako hitzaldiak eta mahai ingurua izango ditugu IEB’09: Teknologia berriak, gaur eta bihar” lelopean antolatu dugun honetan.

Ez gelditu begira, zure ekarpena bidali

Bestalde, Internet ezin da, gaur egun, elkarlana eta kooperazioa
bezalako ideietatik aparte ikusi.
Hori dela eta, gaiaren inguruan izandako esperientziak
bilkurako partaideekin eta etorkizunean filosofia horren parte izan
nahi dutenekin konpartitzea aberasgarria izango da.

Eta aurreko ekitaldietan bezala, euskaraz garatutako edozein
klaseko software-produktuak aurkezteko beta ere eman nahi genuke.
Esperientzia edo software produktu bakoitza azaltzeko hamabost minutu izango dira, eta beste bost galdera-erantzunetarako.

Deialdi honen inguruko informazio gehiago jasotzeko UEUko jardunaldiaren orrian KLIK egin: IEB’09

(laster BLOGA ere martxan jarriko dugu… ADI!!)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude