Tabakalera proiektuaren zuzendari Joxean Muñozek emango dio amaiera “Donostia solasean: Euskara XXI.mendean” hitzaldi zikloari.
Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro izatera heldu nahi duen proiektuaren inguruan mintzatuko da Muñoz. Nazioartera begira egongo den gunea izanik, euskarak bertan zer nolako papera izango duen azalduko du Tabakalerako zuzendariak. Nazioarteko kultura eta euskal kultura uztartu gura dituen proiektuaren xehetasun batzuk emango ditu horrela.
Hitzaldi horrekin Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eta UEUk antolatutako hitzaldi zikloa amaituko da. Guztiok zaudete gonbidatuta!
Eguna: Abenduaren 3a, Euskararen Eguna
Ordua: 19:00etan
Lekua: Victoria Eugenia antzokiko Klub aretoan
(Hitzaldiaren ostean pintxoak egongo dira)
Sarrera doakoa da, eta asistentzia konfirmatu egin behar da, plazak mugatuta daudelako.