Andoni Egañaren hitzaldia: Euskararen apustuak XXI.mendean

Gaur, azaroak 26, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean “Euskararen erronkak XXI.mendean” izenburupean emango du hitzaldia Andoni Egañak.

«Euskararen etorkizunak hiru gako ditu: lege babesa, borondatea eta sedukzioa». Hona hemen Andoni Egañak Berriaren gaurko alean egin dioten elkarrizketan esan duena. Bertsolariak bere “frankotiradore ikuspuntua” emango duela azaldu du; ertz batetik begiratuko diola euskararen egoerari. Euskarak XXI.mendean plus bat duela adierazi du Berrian, euskaraz egitea borondate kontua delako. Horrezaz gain, baina, Egañak beharrezko ikusten ditu legeen babesa eta sedukzioa euskararen gerorako.

NOIZ: Azaroaren 26an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan
NON: Amarako Ernest Lluch Kultur Etxean

Hitzaldia Donostiako Euskara Patronatuak eta UEUk elkarlanean antolatutako “Donostia solasean: Euskara XXI.mendean” hitzaldi zikloaren barruko azkenaurrena da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude