UEUk 2008/2009 ikasturte akademikoaren irekiera ofiziala ostiralean egin zuen, ekitaldi baten bidez.
Ekitaldian Lore Erriondo UEUko zuzendariak ikasturteko ildoak azaldu ondoren, Euskara Batuaren 40. urteurrena omentzeko, Xabier Kintanak hitzaldi akademikoa eskaini zuen.
50 partaide inguru bildu ziren Markeskoa Jauretxean eta ekitaldiari amaiera, eta pintxoetara sarrera, eman aurretik Unanue Kamara Koralaren saio labur eta alaia izan genuen.
UEUren ekitaldi instituzionalak ez dira beste erakunde batzuen bezain ponposoak izaten, aldiz etxekoak eta gertukoak biltzen ditugu, intimoagoak dira, lagun artekoak. Horregatik, hainbat mediok horren berri zabaldu izana pozgarria da guretzat.