Hezitzaileak APATXIN

APATXIN, Haurreskolen hezitzaileen formazio plangintza

UEU eta Haurreskolen Partzuergoaren arteko elkarlanean, 2007/2008
ikasturtean haurreskoletako
hezitzaileak formatzeko plangintza martxan jarri zen irailean.
Orain, ikasturtea amaituta, plangintza honek eman duenaren datu xume batzuk
zabalduko ditugu, egindako esfortzuaren erakusgarri:

Ikastaroak: 4 izan dira

1. Haur kantak eta jolasak
2. Haurreskola eta familiaren arteko harremana
3. Psikomotrizitatea 0-2
4. Ordenadorea, teknologia berriak eta biok:
baietz ados jarri!

– 4 ikastaro hauek 8
tokitan eta 45 saiotan

eman dira.
– 10 irakaslek parte hartu dute

Partaideak: parte hartu duten hezitzaile kopurua 800 ingurukoa izan da.

Balorazioak:
partaideen
asetasun maila: 4 (1etik 5era baloratuta)
– UEU eta Partzuergoaren behinbehineko balorazioa: Bikaina

Lan itzela izan da hau guztiau antolatu eta aurrera eramatea, baina
ondo egindako lanaren isla da datorren urterako ere formazioa
eskaintzen jarraitzeko akordiora iritsi direla UEU eta Haurreskolen Partzuergoa,
ikastaro gehiago eman eta hezitzaile gehiago formatzeko helburuarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude