UDAKO MENUA ireki da

UEUren UDAKO MENUAn parte hartzeko aukera ireki da!
Maiatzaren 12tik ekainaren 20ra bitartean, izen-emateko aukera dago.
35 plater goxo kalitate goreneko osagaiez eta maitekiro prestatu dira.
Eibarko zizka-mizkekin hasita, ondoren Baionako gutiziak dastatu eta Iruñeko azken-burukoekin amaiera gozoa emaiozu zure udarari.

Osasun-oharra:
1. hau ez da medikamentu bat
2. UEUko bazkideok %50eko deskontua daukagu
3. Bizkaitar eta Donostiarrek matrikula DOAN daukate
4. Nahi beste plater hartu daitezke, ez du albo-ondoriorik sortzen
5. zalantzaren bat izanez gero, jarri Udako Ikastaroen arduradunarekin harremanetan (kontaktua)

On egin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude