Azken aukera

Ikastaro honetan parte hartzeko azken plazak.

WWW berri baten lehen urratsak

Ikastaro honen helburua da:  web semantikoa minuskulaz zer den ezagutu eta mikroformatuak, RDFa eta GRDDL erabiltzen ikastea gure aplikazio, web gune edo jarduerari balio erantsia gehitzeko.
Nori zuzenduta dago? GAratzaileei, diseinatzaileei eta interneti begiratzen dion enpresa, hezkuntza eta elkarteetako jendeari.
Oharra: HTML (edo XHTML) jakintza minimo batzuk edukitzea oso gomendagarria da.
Irakaslea: Gorka Julio, Informatikan ingeniari teknikoa, UEUko kidea.

Ikastaroaren ezaugarriak:

  • 8 orduko ikastaroa, saio bakarrean
  • data: maiatzak 16
  • Ordutegia: 9.30-19.00
  • Informazio gehiago: www.ueu.org

portada txikia

Ikastaroan parte hartu duen ikasle batek, Sareko Argian ikasitakoaren berri eman du:
“Internet adimenduago eta erabilerrazago baten bidean”
mila esker, Elisabeth!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude