Gutxi aztertu da Bigarren Mundu Gerraren eragina egungo gatazketan, batez ere egun pilpilean den inguru musulmanean. Gako historikoen hausnarketan sakontzea egungo nazioarteko zenbait aldagai ulertzeko liteke ikastaro honen asmoa.
Nazioarteko tailerraren dinamika irekia eta dinamikoa erabiliz saioz saio arlo historikoa eta egungo egoera eguneratua txertatzea liteke gure eginbeharra.
3 asteartetan zehar ondoko gaiak jorratuko dira Markeskoan Gabirel Ezkurdiak zuzenduko duen ikastaroan:
- II. Mundu Gerra eta Musulmanak.
- II. Mundu Gerra eta Irak.
- II. Mundu Gerra eta Palestina (Israel barne).
- II. Mundu Gerra eta IMagreb
- II. Mundu Gerra eta Balkanak.