Ipuinen mekanika. Webster eta Euskal Herriko ipuinak

Ahozko ipuinak hobeto ulertzeko modu bat sailkapena da, eta ez alferrik, munduaren buelta osoko kulturetan ipuinek mekanika bat eta bera erabiltzen baitute. Berdintzen dituen ezaugarri horrez gain, desberdintzen dituzten moldeak dauzkate, zaletasun propioak, asmatutako moldeak eta oihartzun zaharrak…

Sailkapen unibertsal ospetsuak daude, ez ordea euskal ipuinen sailkapen izena merezi duenik. Gu hutsune hori estaltzen saiatuko gara ikastaroan, W. Websterrek bildu zituen laurogeita bost ipuinak aitzakia hartuta.

Ipuinen mekanika ulertzen saiatuko gara, giza geografia aztertuko dugu, ipuinak eredu nagusietan multzokatuko ditugu, heroiak hartzen duen (irten)bideaz hitz egingo dugu, eta zein sentimendu hanpatu nahi den ipuinarekin. Eta hori guzti hori, Websterren eta bildumagile esanguratsuenen errepasoa eginez.

Ikastaroa Markeskoan izango da, azaroan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude