Osasuntsu eta alai bizi nahi baduzu, BARRETERAPIA

Zer da barrea? Erantzun mekanikoa edo fisiologikoa? Ala barneko emozioak agerrarazten dituen jarduera psikologiko baten ondorioa? Zerk sortzen digu barrea? Txiste edo txantxa umoretsu bat entzuteak, albokoak estropezu egiteak, norbera agerian gelditzeak, kilimak jasotzeak….
Barre egitea mesedegarria dela ziurra da; are gehiago, zenbait sendagileren ustean, gaixotasunak uxatzeko metodo merke eta eraginkorra da.

Ikastaro hau bigarren aldiz gauzatuko da UEUn, lehenengo edizioak izan zuen arrakasta ikusita.

Hona sortu zuten BARRE MAKINA:

Ikastaroa azaroko 3 larunbatetan izango da, Eibarren. Ba al dago asteburua osasuntsuago edo alaiago hasteko beste modurik?

ANIMATU!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude