Euskarazko Komunikazioa eta Hizkuntza Gutxituak

Euskarazko komunikazioan 700 bat profesional eta 250etik gora hedabide aritzen dira gaur egun. Horietan asko, eskarmentu handiko profesional eta hedabideak dira egun; gehienak, baina, jarduera honetan arestian hasiak: azken hauek bizi dugun hamarkadan herriz herri eta sektorez sektore sortzen joan den hedabide txiki eta ertainen sare zabala osatzen dute.

Bereziki hasi berriek, eta neurri apalagoan bada gehiago arituek ere, pairatzen dituzte egun komunikazioen esparruan euskaraz aritzeko dauden eskasiak eta oinarrizko premiak. Eskasia eta premia horiek ikertu behar dira, eta ikerketatik ondorioztatzen diren arazoei aurre egiteko jarraibideak proposatu behar dira. Azken hori da hain zuzen ere master honen egitasmo nagusia: egungo euskarazko komunikazioaren diagnosia egin asmo dugu, aipatu eskasietan eta premietan sakondu ahal izateko.

Horrekin batera, ikasleari eman nahi zaio jarduera profesionala euskaraz egin ahal izateko behar duen trebakuntza osagarria.

 

Masterra 6 nahitaezko ikasgai eta 11 hautazko ikasgaiez osatuta dago.

Masterraren sustatzaile den UEU , beste erakunde hauekin topatuko duzue masterra aurrera eramateko orduan:Aldaketa hamasei , ARGIA , berria , EiTB , Elhuyar Fundazioa , Eusko Ikaskuntza eta Goiena Komunikazio Zerbitzuak .

Izen ematea uztailaren 13ra arte dago zabalik.

Informazio gehiago eta izena emateko argibideak, Masterraren web orrian aurkituko dituzue.

Propaganda egiteko bideo bat sortu dute: BIDEOA

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude