e-makumeak

UEU Eibarren burutzen ari den Udako Ikastaroen barne, Informatika eta Emakumearen inguruko SAIO OSAGARRIA izango da.

Saioa "e-makumeak" izeneko taldeak antolatu du. 
Talde hau kezka baten ondorioz sortu zen; informatika ikasten gero eta neska gutxiago dago.

Joera horren aurka egitearren, DVD bat sortu dute zeinetan Informatikako
ikasketak aurkeztu, informatikan eragin handia izan duten emakumeen
historia azaldu eta informatikari emakumezko batzuei egindako
elkarrizketa erakusten duen.

Bihar, arratsaldeko 16:30etan UEUren Eibarko egoitzan talde honek
"Informatika eta emakumea" izeneko DVD emanaldia eta solasaldia egingo du.

Sarrera irekia izango da.

Animatu zaitez!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude